Zer da poesia?

Nork eta berak galdetu zuen; erantzun ere bai. Hauxe esan zuen atzo Xabier Letek Bilboko Arriaga Antzokian burututako emanaldiaren hasieran:
"ezin esan dena esaten saiatzea da poesia"
Tonu malenkoniatsua sumatu nion oiartzuarrari, entzuleriaren erabateko isiltasun beroaz inguratuta Joxan Goikoetxearen esku-soinuaren musika lagun zuela gauzatu zuen saioan. Tonuak ez ninduen harritu; bai, ordea, espero baino zaharrago ikusi nuela, eta, aipatzekoa bezain pozgarria, sarrerak agortzearen ondorioz azkenean alboetan aulki gehiago jarri behar izana. Helduak nagusi, bai, baina belaunaldi desberdinetakoak egon ginen bertan adi-adi.


Liburua oraindik irakurri ez badut ere, entzun nion poema ezagunik; bere aitari eskainitako "Eskaintza" aspalditxotik dastatzeko aukera izan baitut. 1991n izenburu bereko diskoan atera zen.

Eta ondoren doan bideoan dagoen olerkiaz ere gozatzeko aukera izan genuen.



Ikusi beharko da ea Bilboko Udalaren ekimenak arrakasta-maila mantentzen duen. Hurrengoari ere toki egin beharko diot neure agendan.

No es la primera vez que se asoma a este txoko Xabier Lete. Ayer tuve la ocasión de escucharle en directo, en un previsible tono melancólico y triste, más viejo de lo que yo pensaba quizás. Tampoco me sorprendió el excelente y variado acompañamiento de Joxan Goikoetxea o el respetuoso y cálido silencio con el que se siguió el recital. Sí, por el contrario, que casi me quedara sin poder acceder al  foyer del Teatro Arriaga, porque se llenó el (pequeño) aforo previsto con personas de distintas generaciones; menos mal que al final se habilitaron sillas en los laterales.

Habrá que ver si tienen el mismo éxito las siguientes sesiones del ciclo pero lo cierto es que prometen. Habrá que reservar un sitio para la próxima.

Comentarios