Ni euskalduna

Bai, jakina; ni neu bilbotarra eta euskalduna. Baina gaurko gaia ez da hori.

Metrooko lagunek eman zidaten ni euskalduna bideoblogaren berri. Egia esan, ez da bideoblog hutsa, proiektu osoaren adierazle nagusia baizik. Diotenez, helburu bat baino gehiago dute: gure herrien historia eta euskalki desberdinak biltzea, 2.0 komunitateetan euskeraren erabilera sustatzea, interneten eduki berri bat eraiki eta bertan adin guztietako pertsonak biltzea eta gure aiton-amonak teknologia berrietara hurbiltzea. You tuben kanala dute dagoeneko eta Facebooken orria, egungo garaiak eskatutakoari jarraiki.


Ez da esparru honetan egiten ari den ahalegin bakarra. Esate baterako, aspalditxoan dabil martxan ahotsak.com; proiektu honen helburua "Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea; hau da, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu, eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea" da . Edota saio puntualagoa izan zen Josi Sierraren Udaberri galdua, gai eta une historiko jakinaren inguruan landutakoa.

Interesgarria da zaharren testigantzak biltzea ahozkoaren tradizioak pisua ia erabat galdu duenean, nahiz eta batek daki bihar etzi zein euskarri den erabiliko dena; gogoan izan garai batean kaseteak erabili zirela adibidez eta laster walkmana zer zen horrelako ekimenen baitan kontatzen hasiko garela. 

Horretaz gain, hutsune bat du nire ustez: erkidego autonomora mugatuta dago antza. Eta euskera zein Euskal Herria hori baino zabalagoa da. Beste bi aholku nire partetik: erabilitako euskara zaindu eta bideoblogean ekimenaren berri zehatzagoa eman.

Portzierto, zu nongoa zara? nongue? nongua? nungu? ?


Comentarios

  1. Ahozko tradizioaren galtze horrek ekarri eban euskeraren arazorik sakonena, neure ustez.

    Batueraren proiektuak idazterako ondo ikusten badot, hitz egiterako orduan euskalkiek eukeen abestazuna galtzea errakuntza historikoa izan da.

    Bizkaieran hitzela. Bizkaiko euskaldun zaharrek darabilena eta ikastoletatik urten garenoen hizkeren arteko ezbardintasuna... buf...

    ResponderEliminar
  2. Gai interesgarria eta sakona, Gontzal, agian iruzkin labur batean erantzun ezin daitekeena.
    Labur-labur:
    Hizkuntza estandarraren beharra, argia.
    Erregistro desberdinak erabiltzeko gaitasunean egon liteke kontua (amarekin eta hitzaldi formal batean ez nuke berdin hitz egingo, ez euskaraz, ez gaztelaniaz, esate baterako)

    ResponderEliminar
  3. Anónimo1/19/2012

    Aldez aurretik Iñaki, mila esker zure postarengatik!!

    Bai...gai honi buruz iruzkin labur batean erantzun ezin delakoarekin ados gaude, baina edozein iritzi edo iruzkin ongi etorria izango da.

    Eta jakin ezazu ahal den neurrian zure aholkuak jarraituko ditugula :)

    Euskaldun berri berri bat,

    Noemi

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.