Bahoa urrutirat

Nire oroitzapen musikalek eta olerkiak bat egiten dute behin baino gehiagotan; hala, Txomin Artola entzuten hasi nintzenean eta Ttakun ttakun diskoa ezagutu, Gotzon Alemanen liburua erosi nuen.

Gaur liburua berriz hartu eta 350 pezeta ordaindu nuela ikusi dut; 2 euroren bueltan. Eta, barnean, orriak markatzeko, unibertsitaterako bidaiari zegokien txartela. Oroitzapenak zabalduz.

Sarean abestiaren grabaketa bat ikusi dut, eguneratua, Txominekin batera Urbil bere semea bertan.

Hau da olerkia:



Bahoa
urrutirat
beste mundu horietarat
beste jende horienganantz.

Beste alaitasun horik behar omen ditun.

Hire iheskortasunak inguratuko ditin
aurpegiratuko zaizkinan irripar berri horik.

Hire hurbiltze urrunak zapuztuko ditin
beharrezko zaizkinan sentikortasun berri horik.

Eta ihes egingo dun berriro.

Bilatze infinitoa haiz
itsasorik gabeko ibaia
lurrik gabeko euria
egunik gabeko argia
heriotzarik gabeko heriotza eternoa.



En ese juego de recuerdos musicales, te encuentras con una versión en You Tube de una de las canciones que hizo que te acercaras a la poesía, y te compraras un libro que aún guardas, que te costó nada más y nada menos que 350 pesetas de la época (y con un billete de viaje en autobús a la universidad, que entonces costaba 40 pesetas). Hago una traducción libre de la poesía:
Te vas lejos, a esos otros mundos, donde esas otras gentes.
Parece que necesitas esas otras alegrías.
Tu fugacidad rodeará esas nuevas sonrisas que te aparecerán en la cara.
Tu lejana aproximación estropeará esos nuevas sentimientos que necesitas.
Y volverás a huir.
Eres la búsqueda infinita, río sin mar, lluvia sin tierra, luz sin día, eterna muerte sin muerte.

Comentarios