Mikel Urdangarin, Herri zaharra

"Herri zaharra", horrela hasten da "Jainko txiki eta jostalari hura" 2013an argitaratutako disko-liburua. 10 urte lehenago, "Zaharregia, txikiegia agian" antzeko lana plazaratu zuten arrakastaz.

Kirmen Uriberen testuak nahasten dira Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabalen musikarekin, eta Mikel Valverderen ilustrazioekin.  Lana jendaurrean ere erakutsi zuten, New Yorken hasita. Azkuna Zentroan egindako emanaldia dago jasota bideo honetan.

Eta New York da bideoklipean ageri den eszenarioa, aipatutako lan honen inguruan egindako beste batzuetan legez, "Zubiaren erdian" edo "Urte zahar iluntzean" esaterako.



MMXV diskoan ere jaso zuen abestia Mikel Urdanagarinek.

Jainko txiki eta jostalari hura, ese dios pequeño y juguetón. Es el título del trabajo publicado en 2013 en el que se vuelven a juntar el escritor Kirmen Uribe, los músicos Mikel Urdangarin, Rafa Rueda y Bingen Mendizabal y el artista plástico Mikel Valverde, tras pasar una década desde la publicación del trabajo y la gira Zaharregia, txikiegia agian (que incluso llegó al cine). Además del disco-libro, se presentó el espectáculo en directo, empezando por Nueva York, escenario que vemos en este videoclip, y en otros temas del mismo trabajo.

Decían sobre el trabajo que muestra una gira poética y musical realizada en la ciudad estadounidense, que invita a reflexionar sobre la universalidad de un pueblo pequeño y plural como el vasco

El disco también tiene su huequito y su reseña en la web Canción con Todos


Lurra eta itsasoa batera doaz
horrela zioen marinel zaharrak
arrantzarik ez baratzan suan
kimuak ernetzean orduantxe
gerturatzen arrainak kostara
bietan behera ei da aroa
eta herri zaharra da gurea
gure berbek badituzte milaka urte
eta herri zaharra da gurea
baina badakigu elkar ondo hartzen.
Luzatu da uda lehen hotza
kostatu bazterrak epeltzea
fruituak lotsaz itsasoloetan
hodeiak azkar doaz zeruan
lauso umelak badoaz lehortzen
hodeiak azkar doaz zeruan
eta badakigu elkar ondo hartzen.
Nagoen lekuan geratuko naiz
lehorra behar du itsasoak
hala norberak lagun urkoa
eta herri zaharra da gurea
gure berbek badituzte milaka urte
oinazea ere bada gurea
baina badakigu elkar ondo hartzen
hodeiak azkar doaz zeruan
lauso umelak badoaz lehortzen
eguzkibegia da zeruan
eta badakigu elkar ondo hartzen.

Comentarios