Denon artean gure hirietan

Ez al zara konturatu blog honen ezkerraldean irudi berri bat agertu dela? Colabora en tu ciudad edo euskaraz adierazita, Denon artean gure hirietan.

Izan ere, abian jarri da EAEko hiru hiriburuetako kudeaketan herritarren partaidetza bideratzeko bitarteko gisa sortu den izen hori duen plataforma. Hala, Bilbo, Donostia zein Gasteizko arazoei aurre egiteko irtenbideak eman nahi dituzten hiritar guztiek Colabora webgunea baliatu ahal izango dute datozen hiru hilabeteetan.

Nuestracausa taldearen ekimena da "Denon artean gure hirietan". Barcamp erako topaketa batez emango zaio bukaera urtarrilean; webgunean bildutako proposamenak taxutuko dira bertan.

Azkenik, eta proiektua burutzeko, Hiritarren Elkarlanerako Plataforma Teknologiko bat gauzatuko da, erabili eta mantentze-lanetan aritu nahi dutenen zerbitzura egongo dena.

Gure hirietan dauden arazoei (lanak, trafikoa, zarata, etab.) aurre egiteko ekarpenen bat egin dezaketen era guztietako kexa, iritzi eta iradokizunak bildu nahi ditu ekimenak, horretarako gizarte-webak eskaintzen dituen erremintak baliatuta. Facebook edota Twitter bezalako sare sozialetan badago plataforma; dena den, hiritarren gehiengoarengana iritsi nahi da eta horrela gure hirien kudeaketan partaide izatea erraztuko duen tresna bilakatu.

Gazteleraz adierazi dudan bezalaxe, auzolanaren 2.0 bertsio bat izan liteke, ezta?

Comentarios