Elustondo, Non gara

Honako hau idatzi zuten Berrian Agurtzane Elustondori buruz:
Dantzan ari denari nota eta erritmo zehatz garbiz pausoa markatzeko trebezia aitortu izan diote Agurtzane Elustondo trikitilariari, baita geldi dagoena dantzan jartzekoa ere.
Aproposa beraz, dantzan hasteko, balseoan eta lasai, gaurko "Non gara" hau; musika herrikoia, Agurtzane Elustondo trikitixarekin eta Jon, neba, panderoan eta kantari; letra, aldiz, beste Elustondo batena: ahizpa eta arreba den Nerea Elustondo bertsolariarena. Eta hitz interesgarriak, nire denborarekiko kezka honi lotu ahal zaizkionak: bizi ote gaitezke iragan minetan edo datorrenaren zain? biziko ote gara orain eta hemen? atzo etorkizuna eta bihar iragana? pozen eta minen zama haizeak darama?

Elustondo diskoari buruzko kritika Gaizka Peñafielen eskutik.



Y como todavía hay fiestas, un poco de música bailable, de trikitixa. Eso sí, tranquila, apta también para escuchar. Con letra interesante este vals, de la hermana bertsolari de Agurtzane (trikitixa) y Jon Elustondo (pandero y voz), Nerea.

En la letra, referencia al tiempo, a dónde estamos: si podemos vivir con la nostalgia del pasado o esperando a lo que venga, si vivimos aquí y ahora, si ayer es el futuro y mañana el pasado y el peso de las alegrías y las penas se las lleva el viento.


Comentarios